XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PANTXO - Xarles! Berriz ere arrabotsa entzun diat barrukian!.

XARLEX - Goazen ikusterat... (Argi bat pizten du).

Beharbada ergiak laxatu du bere lokarria... Erramun, haugi enekin.

Zuek, zauzte hor....

PANTXO - Nik nahiago diat hemen egon.

PELLO - Zikilimarroa balitz?.

PANTXO - Ago ixilik otoi, Maiana xuritzailearen ixtorioak ez dituk sinetsi behar.

PELLO - Zer da ba orduan? PANTXO - Ez zakiat....

PELLO - Orduan zertako beldur hiz, hi? PANTXO - Ba! Ez duk errex esplikatzea!.

Entzuten da boza lodisko bat teatro-gibeletik: Brien figura! Ixtant bat ere trankil ez izanen!.

ERRAMUN, atean agertuz - Gizon bat, eskale bat, gizon bonet gorri bat....

PELLO - Ez ahal da debrua? Beldur nuk....

PANTXO - Ez duk arrazoinik, Pello!.

Gizonari mintzo zaio Xarlex sukalderat eremaiten duelarik: Jauna, ikusten dut gure etxean lo egin nahi zinuela.

Ederki egin duzu lastoaren preparatzea, ohatze gisa.

Bainan gaur den hotzarekin, plazer zinuke beharbada zopa bero xorta bat.

Zato lehenik supazterrerat.

Ontsa berotu-ta, hobeki lo eginen duzu bildu duzun lastoan.

GIZONA - Ez duk batere astokeria, puttil!.

XARLEX - Lehenik zangoak bero-zkitzu.

Jar zite hor, mahaina hedatzen dutalarik.

Ea, zuek, esku kaldi bat... hunat!.

(Tafaila emaiten dute, azita, kollera, ganibeta, botoila... gizona beha dagozkiote...).